'Drogarik gabe hezi' solasaldia otsailaren 12an izanen dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 8a, 14:00
Irueko Ilundain Fundazioaren eskutik programa lantzen ari dira Lekarozko institutuan.

Ilundain Fundazioko teknikoak emanen du hitzaldia Arizkunenean asteartean 17:30ean eta edozein gurasok parte hartzen ahal izanen du 

Baztango Udaleko Gizarteko Zerbitzuekin eta Elizondoko Osasun Zentroko pediatria atalarekin elkarlanean, azken hilabeteetan Drogarik gabe hezi izeneko programa lantzen ari dira Lekarozko institutuan, Iruñeko Ilundain Fundazioko teknikoen eskutik. Horren baitan, drogaren inguruan egoera zein den aztertu dute orain arte, eta behin hori egin ondotik, ikasleei eta gurasoei formakuntza eskaini nahi diete. 

Horixe izanen da heldu den asteartean, otsailak 12, antolatu duten gurasoendako hitzaldiaren helburua. Gaian interesa duten guraso guztiei egin diete otsailaren 12ko Drogarik gabe hezi hitzaldian parte hartzeko deia. Joan nahi dutenek ez dute izenik eman beharko eta sarrera dohainik izanen da. Drogaren inguruko solasaldia Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean izanen da, 17:30etik 19:30era eta Ilundain Fundazioko teknikoa izanen da hizlaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun