Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak ez-ohiko batzarra deitu du otsailaren 9rako

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 7a, 18:00
Ez-ohiko batzarra deitu du Baztango Ehiza eta Arrantza elkarteak.

Arizkunenean eginen dute, 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarrenean

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak ez-ohiko batzarrera deitu ditu bazkideak otsailaren 9rako. Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean izanen dute, 18:00etan lehenbiziko deialdian eta 18:30ean bigarrenean.

Azken batzarreko akta irakurri eta, bidezkoa bada, onartu ondotik, Ogasunaren errekerimenduaz eta ordainketa moduaz, guardaren balizko erretiroaz, idazkariaren izendapenaz eta zuzendaritza batzordea antolatzeko moduaren aldaketa proposamenaz arituko dira, eskari-galderen txandaren aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun