«Batzuek pentsio miserableak dituzte»

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 10a, 18:00

Maria Eugenia Arozarena, Elizondoko jubilatua.

Maria Eugenia Arozarena                

Elizondo I 2008an jubilatua

Ez da bere kasua, baina «batzuek pentsio miserableak» kobratzen dituztela salatu du Arozarenak, «bizitzeko adina ere ez direnak». Inguruan «gerrikoa dezente estutu» behar izaten dutenak ezagutzen dituela aitortu digu eta alargunak ere gogoan izan ditu, «pentsio minimoak jasotzen dituztelako». Horregatik eskatu du «pentsio altuagoak» izatea. Etorkizuna, berriz, «beltza» ikusten omen du. «Orain igoera izanen dugu baina igoera hori barregarria» iruditzen zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun