«Hau ez da soilik erretiratuen afera»

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 10a, 14:00
Julen Mitxeltorena, Elizondoko jubilatua.

Julen Mitxeltorena           

Elizondo I 2018an jubilatua 

«Pentsio publikoak eta propioak eta 1.080 euroko guttieneko pentsioak» aldarrikatzeaz gain, Mitxeltorenak argi utzi du «ez dela soilik erretiratuen afera». Herri honetan behar gehiena duten sektore eta pertsonen arteko «elkarlanaren» beharra azpimarratu du, «herri bezala funtzionatu eta gauzak lortzeko». Etorkizuna ere «landu beharra» dela ikusten du: «jendea inplikatzen bada, eta aldarrikapenetan sinesten badu, emaitzak lortuko dira. Borroka luzea izanen da baina horretan segitu behar dugu». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun