Alkatea hautatzen saiatzeko batzarra eginen dute otsailaren 8an Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 7a, 12:00
Ortzirale arratsean eginen dute batzarra Arizkunen, alkatea aukeratzeko.

Ortzirale arratseko 8etan medikuaren etxean.

Abenduan eta ilbeltzean egindako batzarretan Baztango hamabortz herrietatik hamalautan alkateak aukeratu zituzten. Arizkunen, aldiz, oraingoz ez da inor prest agertu alkate izateko. Beraz, ordenantzek agintzen duten bezala eta Baztango Batzar Orokorreko lehendakariak deituta, otsailaren 8an, ortziralean 20:00etan Arizkungo medikuaren etxean batzarra eginen dute, herriko alkatea hautatzen saiatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun