'Zerua berun' errezitaldia Elizondon eskainiko dute otsailaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 6a, 13:00

Castillo Suarezen 'Zerua berun' album ilustratuan oinarritzen da errezitaldia.

Igandean 19:00etan hasita Arizkunenean

Castillo Suarez, Asier Serrano eta Antxon Sarasuak Zerua berun izeneko errezitaldia eskainiko dute igande honetan, otsailak 10, Elizondoko Arizkunenean. Emanaldia izen bereko helduendako album ilustratuan oinarritua dago eta 19:00etan hasiko da. Testua Castillo Suarezena da, irudiak Maite Mutuberriarenak eta musika Asier Serrano eta Antxon Sarasuarena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun