Garesko zentral hidro-elektriko zaharberrituaren proiektua ezagutzera ateraldia antolatu dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 6a, 12:00
Erminetako zentrala zaharberritu eta argindarra sortzeko asmoa dute Garesen.

Udalaren energia plana ezagutzeko alkatearekin eta teknikariarekin ere bilduko dira otsailaren 22an

Energia kontuei buruz Baztanen lanean hasi den taldeak Gareserat ibilaldia antolatu du. Ibilaldiaren helburua Ermineta egitasmoa ezagutzea da, abandonaturik zegoen zentral hidro-elektrikoa berreskuratuz Gares energetikoki burujabe bihurtzeko helburua duen proiektua hain zuzen.  Aldi berean, Gareseko udalaren energia plana ezagutzeko aukera izanen dute. Horretarako Oihan Mendo Gareseko alkatearekin eta bertako teknikariekin bilduko dira.

Ibilaldia otsailaren 22an eginen da. Elizondoko plazatik 15:30ean abiatuko dira eta Garesen hitzordua 16:30erako egin dute. Etorri nahi duenak hazitikhozie1@gmail.com  helbiderat idatzita izena eman beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun