Baztan-Errekako XIX. paxaka txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 4a, 20:00

Igande honetan erabakiko dira finalerdietako protagonista guztiak.

Irigoien, Mihura eta Salaburuk eta Barberena, Etxandi eta Itoitzek segurtatua dute dagoeneko finalerdietarako txartela 

Joan den asteburuan jokatu zen Iruritako Aranabia pilotalekuan Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hemeretzigarren edizioko larugarren jardunaldia. Xabier Barberena, Iñaki Etxandi eta Kaiet Itoitzek 9-8 irabazi zieten Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoiz-i , finalerdietarako txartela segurtatuz. Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Miguel Angel Iñarreak 9-3 irabazi zieten Oizko Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias eta Ugutz Zelaietari.

SAILKAPENA

 

JOK.

IRA

GAL

J.AL

J.KO

PTU.

1. M. Irigoien – X. Mihura – J.Mª Salaburu

4

4

0

36

17

16

2. X. Barberena – I. Etxandi – K. Itoitz

4

2

2

32

31

12

3. M. Mindegia – E. Prim – M.A. Iñarrea

3

2

1

20

21

7

4. G.Urtasun – J.Mª Maia – J. Itoitz

2

0

2

14

18

4

5. I. Zelaieta – A. Saldias – U. Zelaieta

3

0

3

12

27

2

 

Bosgarren jardunaldia igandean Iruritan

Lehen fasea akitzeko eta finalerdietako protagonistak erabakitzeko bosgarren jardunaldia otsailaren 10ean jokatuko dute Iruritako Aranabian, igande arratsaldeko 5etan hasita.

Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoitz; Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Migel Angel Iñarrearen kontra.

Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoitz; Oizko Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias eta Ugutz Zelaietaren kontra.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun