Baztan-Errekako XIX. paxaka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 29a, 19:00

Paxaka txapelketan jokoan, Iruritako Aranabia pilotalekuan.

Irigoien, Mihura eta Salabururen bikotea da hiru jardunaldietan irabazi duen bakarra 

Joan den asteburuan jokatu zen Iruritako Aranabia pilotalekuan Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hemeretzigarren edizioko hirugarrebn jardunaldia.

Manu Irigoien, Xabier Mihura eta Joxe Mari Salaburuk 9-6 irabazi zieten Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoizi. Hiru partidak irabazi dituen hirukote bakarra da Irigoien, Mihura eta Salaburuk osatutakoa.

Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Migel Angel Iñarreak 9-8 irabazi zieten Xabier Barberena, Iñaki Etxandi eta Kaiet Itoizi.

 

SAILKAPENA

 

JOK.

IRA

GAL

J.AL

J.KO

PTU.

1. M. Irigoien – X. Mihura – J.Mª Salaburu

3

3

0

27

14

12

2. X. Barberena – I. Etxandi – K. Itoitz

3

1

2

23

23

8

3. M. Mindegia – E. Prim – M.A. Iñarrea

3

2

1

20

21

7

4. G.Urtasun – J.Mª Maia – J. Itoitz

1

0

1

6

9

2

5. I. Zelaieta – A. Saldias – U. Zelaieta

2

0

2

9

18

2

 

Laugarren jardunaldia igandean Iruritan

Hirugarren jardunaldia otsailaren 3an, igandean jokatuko dute Iruritako Aranabian.

Igandean 17:00etan Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoiz; Xabier Barberena, Iñaki Etxandi eta Kaiet Itoitzen kontra ariko dira.

Igandean 18:00etan, Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Miguel Angel Iñarrea; Oizko Ioritz Zelaieta, Aimas Saldias eta Ugutz Zelaietaren kontra ariko dira

Manu Irigoien, Xabier Mihura eta Joxe Mari Salaburu liderrek atseden izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun