«Gurasoek konfiantza emanez lagundu diezaiokete haurrari»

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 27a, 11:00

Rosa Belzunegi Elizondoko psikologoa.

Rosa Belzunegi psikologoa (Elizondo)

Haurrak egunerokoan nola erreakzionatzen duen ikusteko «erne» egotea «garrantzitsua» dela adierazi digu Belzunegik: «zein den haurrak bere buruarekiko duen sentimendua, hanka sartu eta zuzentzeko duen gaitasuna... Norbere burua aski baloratzen duen haurrak eta norbere burua guttietsi gabe bizitzan gauzak ongi eta gaizki ateratzen ahal direla onartzen duenak bizitzak erakusten dionarekin eginen du aitzinera». 

Horretarako, gurasoek «konfiantza» emanez lagundu diezaioketeela uste du: «eurengan sinetsiz, eta batez ere, eurekin solastatuz, animatuz eta ongi egiten dutena baloratuz». Halere, «dena ez dago gurasoen esku», aipatu du: «haurrek zati bat berezkoa dute, gurasoendako ezezaguna dena, eta horrek ere badu bere garrantzia bizitzan egiten dutenarekin».

Bertzalde, «gauza berriekin hasteak eta arriskua ezagutzeak beldurra eragin dezakeela» jakitun den arren, Belzunegiren irudiko, «maila egokian eginez gero, autoestimuari laguntzen dio, eta aunitz gainera». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun