Elurraren ondorioz, trabatua gelditu den auto bat atera behar izan dute Artesiagan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 23a, 09:11

Nafarroako Gobernuaren arabera, Irurita eta Eugi lotzen dituen Artesiagako portuan, elurra ari du eta errepidea zurituta dago. Hala, laugarren kilometrotik aitzinera kateak beharrezkoak dira. Hain zuzen, bart gauean errepide horretatik autoan zihoan bikote bat trabatua gelditu zen elurraren ondorioz, eta laguntza behar izan zuten ateratzeko.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun