Baztan-Errekako XIX. paxaka txapelketako bigarren jardunaldia jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urtarrilaren 22a

Igandean jokatuko dute hirugarren jardunaldia Iruritako Aranabian.

Irigoien, Mihura eta Salabururen bikotea da bi jardunaldietan irabazi duen bakarra

Joan den asteburuan jokatu zen Iruritako Aranabia pilotalekuan Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hemeretzigarren edizioko bigarren jardunaldia.

Manu Irigoien, Xabier Mihura eta Joxe Mari Salaburuk 9-2 irabazi zieten Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Migel Angel Iñarreari. Hortaz, irabazleek bigarren garaipenarekin 8 puntu pilatzen dituzte bi jardunalditan eta galtzaileek puntu bat galdu zuten, 4 jokotara ez ailegatzeagatik.

Xabier Barberena, Iñaki Etxandi eta Kaiet Itoizek 9-5 irabazi zieten Oizko Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias eta Ugutz Zelaietari.

 

Hirugarren jardunaldia igandean

Hirugarren jardunaldia urtarrilaren 27an, igandean jokatuko dute Iruritako Aranabian.

Igandean 16:30ean Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Miguel Angel Iñarrea; Xabier Barberena, Iñaki Etxandi eta Kaiet Itoitzen kontra ariko dra;

Igandean 18:00etan, Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoiz; Manu Irigoien, Xabier Mihura eta Joxe Mari Salabururen kontra ariko dira.

Oizko Ioritz Zelaieta, Aimas Saldias eta Ugutz Zelaietak atsedena izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun