Baztango AEK Suinki euskaltegian ere lan eta lan: matrikulazioa eta Korrika

Xorroxin irratia 2019ko urt. 22a, 12:26

Baztango AEK Suinki euskaltegian, gogotsu ekin diote 2019. urteari. Euskara ikasi edo hobetzeko asmoa duenak, izena eman dezake urtarrilan. Bertzetik, gero eta gertuago dugu Korrika. Apirilaren 8an izanen dugu eskualdean. Guztia prestatzeko, Korrika Batzordeak martxan jarriko dira. Lehenbiziko bilerak finkatu dira: urtarrilaren 24an Malerrekako batzordea Elgorriagan; urtarrilaren 31ean, Bortzirietako Batzordea Beran; otsailaren 1ean, Zugarramurdi-Urdazubiko batzordea Zugarramurdin; eta otsailaren 7an, Elizondon, Baztango Batzordearen bilera. Argibide eta xehetasun gehiago, Extebe Apezetxe Suinki euskaltegiko irakasleak, eman dizkigu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun