Pallasos en Rebeldía taldeak haur, gazte eta helduentzako espektakulua eskaini zuen larunbat arratsean Arizkungo frontoian. Emanaldia Arizkun Rock laguntzeko izan zen eta elkarte honek eskerrak eman nahi izan dizkio frontoira agertu ziren guztiei. «Erronka berri bat izan da guretzat, eta erantzuna ikusita, lanean segitzeko indarra eman digu», diote bere idatzian.
Nola ez, eskerrik beroenak eman nahi izan dizkiete Malmö Houseri, Arizkungo Gazteei, Egun Ttun Ttun Elkarteari eta lagundu dieten guziei eta «besarkada handi bat Pallasos En Rebeldía-ko lagunei!». Pallasos en Rebeldía taldeak errefuxiatuen gaia landu zuen arras hurbiletik eta modu sozioedukatiboan.