Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatu zuten larunbatean Arraiozen

Nerea Mortalena 2019ko urt. 21a, 13:00
Mus txapelketako lau bikote onenak, Arizti elkarteko ordezkariekin. Argazkia: Nerea Mortalena

Marie Helene Pain eta Enkarna Andueza suertatu ziren irabazle, hamalau bikoteren artean 

Pasa den urtarrilaren 19an, Arraiozko Arizti Elkartean Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa burutu zen Arraiozen. Bertan hamalau bikotek hartu zuten parte. Irabazleak Maria Helene Pain eta Enkarna Andueza suertatu ziren. Bigarrenak Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea. Hirugarrenak Iñaki Mihura eta Daniel Saldias; eta laugarren Javi Otxandorena eta Juan Carlos Mortalena izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun