Inauteek ez dute heldu den urtera artio esperatu behar, heldu den asteburuan gauza bera izanen baita baina Berroetan. Kasu honetan aniztarrak izanen dira bisita itzuliko dutenak eta etxez etxe ibiliko direnak.
Baztango lehenbiziko inauteriak joan zaizkigu, Anizkoak. Ortziralean afariarekin hasi zuten gazteek inaute aroa. Afaria anitz luzatu bazen ere, biharamunean goizeko 9etarako prest zeuden gosaltzeko. Gosal ondotik etxez etxe ibili ziren puskak biltzen: Sonborrotik hasi eta Askaingeraino. 23:30ean oraino presarik ez afaltzera joateko. Izan ere, gazteez gain, gainerako aniztarrak ere joaten dira inauteetako afarira eta ondotik Salaberrirekin izaten den dantzaldira. Larunbatekoa ere ordu ttikiak artio luzatu zen.
Inauteek ez dute heldu den urtera artio esperatu behar, heldu den asteburuan gauza bera izanen baita baina Berroetan. Kasu honetan aniztarrak izanen dira bisita itzuliko dutenak eta etxez etxe ibiliko direnak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.