Xaulik zozketatutako Begoña Durrutyren margolana Maria Eugenia Sobrinori suertatu zaio

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 17a, 12:00
Maria Eugenia Sobrino saridunak, Begoña Durrutyren eta Xauliko kideen eskutik jaso zuen koadroa.

Elizondoko ferietan egin zen zozketa eta larunbat honetan eman dute saria

Azkeneko 20 urte hauetan bezala funtzionatu ahal izateko, zenbait kanpaina martxan jartzen ditu Xauli elkarteak. Horien artean, honetarako preziski emandako Begoña Durrutyren margolan bat zozketatu zuten Elizondoko ferietan eta Elizondoko Maria Eugenia Sobrino Salaburu suertatu da saritua, berak baitzuen 0747 zenbaki saritua. Larunbatean eman zioten koadroa Xauliko kideek eta margolariak berak.

Xauli adimen desgaitasunerako aisialdiko kluba da. Urteko 5.000 euro inguruko aurrekontua jarduerak egiteko erabiltzen da guztiz, zeren pertsona arduradunek boluntario bezala lan egiten dute, inongo diru saririk jaso gabe bere lanagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun