Baztan-Errekako XIX. paxaka txapelketako lehen partidak jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 17a, 07:01
Ortzirale arratsean eta igande arratsaldean jokatuko dituzte bigarren jardunaldiko partidak.

Asteburu honetan jokatuko dute bigarren jardunaldia, ortzirale arratsean eta igande goizean

Joan den asteburuan abiatu zen Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hemeretzigarren edizioa. Bortz hirukotek eman dute izena eta partida guztiak Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko dituzte.

Joan den asteburuan jokatutako partidetan, Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Migel Angel Iñarreak 9-4 irabazi zieten Oizko Ioritz Zelaieta, Aimar Saldias eta Ugutz Zelaietari; eta Manu Irigoien, Xabier Mihura eta Joxe Mari Salaburuk 9-6 irabazi zieten Xabier Barberena, Iñaki Etxandi eta Kaiet Itoiz-i- Gaur egungo txapeldunek, Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoizek atseden izan zuten. Izan ere, Gorka Urtasunek Bartzelonan jokatu behar izan zuen Eguberrietako buruz buruko erremonte txapelketako finala.

 

Bigarren jardunaldia asteburuabn

Bigarren jardunaldia asteburu honetan jokatuko dute Iruritako Aranabian:

Ortziralean 20:30ean

Xabier Barberena, Iñaki Etxandi eta Kaiet Itoitz; Oizko Ioritz Zelaieta, Aimas Saldias eta Ugutz Zelaietaren kontra.

 

Igandean 16:30ean

Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Miguel Angel Iñarrea; Manu Irigoien, Xabier Mihura eta Joxe Mari Salabururen kontra

Atsedena: Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoiz;

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun