Osorik erre da Erratzuko Kastelenborda

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 16a, 19:40
Erratzuko Kastelenborda sutan

Baserrian bizi zen adinekoak ez du zauririk izan

Goizeko 8ak aldera hartu dute deia 112 Larrialdi Zerbitzuan eta berehala joan dira Oronozko suhiltzaileak eta baita Cordovillatik etorritakoak ere. Hauek Izpegi aldean dagoen Kastelenbordara ailegatu orduko sua arras hedatua zen etxe osora eta teilatua erortzen ari zen. Azkenean baserria osorik erre da eta itzaltze- eta freskatze-lanak arratsaldeko biak aldera akitu dituzte.

Zorionez, baserrian bizi zen adineko emaztekia ez da zauritua suertatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun