'Pallasos en rebeldía' taldearen ikuskizuna Arizkunen urtarrilaren 19an

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 15a, 08:15
Pallasos en Rebeldia taldea.

Errefuxiatuen gaia lantzen duen ikuskizuna herriko frontoian eskainiko da 19:00etan

Arizkun Rockek antolatuta, heldu den larunbatean, ilbeltzaren 16an, 19:00etan, Iván Pradok zuzenduriko 'Pallasos en rebeldía' taldearen La Valla de Carlos Kabraña ikuskizuna eskainiko dute Arizkungo frontoian. Emanaldia 19:00etan hasiko bada ere, ateak 18:30ean irekiko dira eta sartzeko hiru euro ordaindu beharko dira. Diru hori Arizkun Rock laguntzeko izanen da. 

Haur, gazte eta helduei zuzenduriko ikuskizunaren bidez errefuxiatuen gaia landuko dute, arras modu sozio-hezitzailean. Antolatzaileek adierazi dutenez, «begiak irekitzeko baliagarria» den ikuskizuna da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun