Bailableak izanen dituzte Elizondoko plazan igandean

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 11a, 13:00

Elizondoko plazan dantza herrikoiak eginen dituzte igande eguerdian. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Baztango Dantzariek eta Elizondoko Gaiteroek, Baztango udalaren laguntzaz antolatuta Bailableak (Muxikoak, Jotak, Larrain Dantza…) izanen dira urtarrilaren 13an, igandean 12:30ean Elizondoko plazan. Euria eginen balu frontoi estalian eginen lukete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun