‘Musua’ emanaldia eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek otsailaren 3an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 11a, 14:00
Bere azken lana aurkeztuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek.

Baztan pilotalekuan eskainiko dute bere azken lana eta sarrerak salgai daude 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Elizondon izanen dira otsailaren 3an, 11:00etan, Baztan pilotalekuan, 'Musua', beraien azken lana eskaintzen. Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu du emanaldia. Sarrerak salgai daude Elizondon, Axularren eta Fantxiken, Donezteben Cafen, Lesakan Haizea kafetegian eta Beran Errekalden. 3 urte artekoen sarrerak 2 euroan, 3 urtetik goitikoendako sarrerak 6 euroan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun