Bortz hirukote lehian hasiko dira Baztan-Errekako XIX. paxaka txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 10a, 06:30
Asteburu honetan abiatuko da paxaka txapelketa.

Asteburu honetan lehen jardunaldiko bi partida jokatuko dituzte 

Asteburu honetan abiatuko da Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hemeretzigarren edizioa. Bortz hirukotek eman dute izena eta partidak Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko dituzte.

Asteburu honetan abiatu eta otsailaren 7, 8 eta 9ko asteburura bitarte bortz jardunaldi jokatuko dituzte, denak denen kontra eta ondoko bi asteburuetan jokatuko dituzte finalerdiak, lau lehenbiziko sailkatuek. Zuzenbidean, finala martxoko lehen asteburuan jokatuko dute.

 

Lehenbiziko jardunaldia

Lehenbiziko jardunaldiko ordutegia zehaztu gabe badago ere, hauek izanen dira bi partidak Aranabian:

Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoiz; Mikel Mindegia, Egoitz Prim eta Miguel Angel Iñarrearen kontra.

Manu Irigoien, Xabier Mihura eta Joxe Mari Salaburu; Xabier Barberena, Iñaki Etxandi eta Kaiet Itoitzen kontra.

Atsedena izanen du Oizko Ioritz Zelaieta, Aimas Saldias eta Ugutz Zelaietak osatutako hirukoteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun