Urteko irteerak zehaztu dituzte Baztango Mendigoizaleek

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 9a, 16:07

Urteko lehen irteera Urruxkamendira eginen dute Baztango Mendigoizaleek.

Igande honetan Urruxkamendira joanen dira

Igande honetan, ilbeltzak 13, eginen du urteko lehenbiziko hitzordua Baztango Mendigoizaleak taldeak. 07:30ean Elizondoko plazatik abiatuta Urruxkamendira joanen dira.

Ilbeltzaren 20an Beintza-Labainera joanen dira eta 27an Arizkundik aterata Maulitxera. Otsailean Arpekosaindura, Ezkabara, Artikutzara eta Albako Harrira antolatu dituzte ateraldiak; martxoan Astigarrara, Arranomendira, Okolinera eta Legarreara; apirilean Biriatura, Ugastara eta Baigorrira; maiatzean Meatera, Herri Urratsera eta Berako Mendi Itzulira joanen dira eta Oronozen eginen den XXVI. Mendi Itzuliarekin borobilduko dute hilabetea; ekainean Jara, Aiako Harria eta Baztan herriz-herri eginen dituzte; irailean Pirinioetara joanen dira; azaroan Urkizketara, Infernuko Errotara, Auritzera eta Behorlegira eta abenduan, Iraperrira, Unanura, Bardakomendira, Legatera eta Auzara

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun