Hiru Erregeen etorrerak baztandar haurrengan urduritasuna, ilusioa eta irrika eragin zuen. Elizondoko karriketan eta plazan jendetza bildu zen. Bertaraturikoek ez zuten gutunak emateko eta musuak partekatzeko aukerarik galdu. Pozez beteriko aurpegiak izan ziren nagusi.
Goizean merkatua
Arratsaldean Erregeak izan ziren protagonistak; goizean, berriz, ekoizleen postuek hartu zuten plaza. Mimoz egindako salgaiak plazaratu zituzten eta ikusi, dastatu eta erosteko aukerarik ez zen falta izan.