2018ko gazta onena izendatu dute Kortariko Infernuko gasna

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 5a, 14:00
Julen Arburua saria jasotzen. Argazkia: utzitakoa.

Urtean zehar egin diren Idiazabal gazten lehiaketetako bederatzi irabazleen artean Lekarozko Julen Arburua saritu dute. 

Kortariko Infernuko gasna 2018ko gasnarik hoberena izendatu zuten joan den abenduaren 29an Elgoibarren egin zuten Urteko Gaztaren XII. Txapelketan. Aurtengo bederatzi Idiazabal gazta lehiaketetako irabazleak bildu zituzten eta horietatik Kortarikoa izan zen aukeratua. Urteko gazta hoberena izendatzearekin batera txapela, trofeoa eta 1.500 euro jaso zituen. 

Infernuko gasna izan zen epaimahaikideen ustez hoberena. 2018an Uharte Arakilen eta Ordizian irabazia zuen sariketen ondoren 2018ko garaile izatea lortu du Arburuak. Lehendabiziko aldi hartan lekaroztarraren gazta erdia 4.550 euro ordaindu zituzten; bigarrenean, berriz, 8.750. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun