Urtetxak bildu dituzte Anizko neska-mutikoek

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 3a, 08:24

Urtats egunean, ilbeltzaren 1ean Anizko haurrak urtetxak biltzen aritu ziren etxez etxe. Goizeko 11:30ean egin zuten hitzordua, mandarrak soinean etxeetako larrainetan borobilean paratu, urte berri-berri kantatu eta kantatu ondotik etxeetan botatako urtetxak bildu zituzten mandarretarat. Argazkiak: Maitane Maritorena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun