Kalera! dinamikak bi hitzordu antolatu ditu Baztanen hurrengo egunetarako

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 28a, 12:43

Kalera! dinamikak bi hitzordu antolatu ditu datozen egunetarako Baztanen. Urtezahar arratsean elkarretaratzea izanen da eta urtarrilaren 9an hitzaldia.

Abenduaren 31n, astelehenean, elkarretaratzea izanen da 19:30ean Elizondoko plazan "Preso, iheslari eta deportatuak etxera!!" lemapean.

Urtarrilaren 9an, asteazkenean, hitzaldia izanen da, "Euskal iheslari politikoen ibilbidea eta gaur egungo egoera" gaia hartuta, 19:00etan Elizondoko Amezti elkartean. Jon Irazola iheslari ohia eta Mikel Korta Kalera! dinamikako kidea izanen dira hizlariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun