«Gaupasatik bueltatzen direnak saihestuz hasten dut urtea»

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 29a, 10:50
Joanes Lameirinhas.

Joanes Lameirinhas. Elizondo

Ttikitako oroitzapenek bihurtzen dute batez ere Joanesentzat etapa «polit bat» Eguberriak. Familiarekin egoteko garai magikoa izaten zen, gaur egun berriz ikasi, lan egin eta denbora izatekotan, deskantsatzeko momentua bihurtu da baztandarrarentzat. Psikiatrikoan lanean dagoenetik urtea «ajearekin hasi beharrean, lanerako bidean, bestatik bueltatzen direnak saihesten» hasten duela dio.

Eguberrietako hoberena bazkari eta afariak diren bitartean, garai honetako okerrena «faltsutasuna, Eguberritako publizitate sexista eta kontsumismoa» direla kontsideratzen du. Hala ere, Joanesek tradiziotzat du urteko harreman sozialen balantzea egitea, «abenduaren 31n niretzako urte osoan zehar garrantzitsuak izan diren pertsonei audio bat bidaltzen diet, beraiekiko sentitu eta pentsatzen dudan on eta txar guztia erranez». Aunitzetan, sentitzen duguna adierazten ez dugula azpimarratu digu: «garai hau honetarako bereziki espeziala iruditzen zait, bueltan jasotzen ditudan mezuak niretzako Eguberrietako opariak dira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun