Azpilkuetan komun publikoak egin dituzte auzolanean

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 26a, 14:01
Ezinduendako egokitutako komuna egin dute Azpilkuetan.

Lau hilabetez larunbatero buru-belarri aritu dira lanean. 

Azpilkuetako alkate eta zinegotziak, zenbait herritarren laguntzarekin, buru-belarri aritu dira lanean herrian komun publikoak egiteko. Materiala Baztango Udalak ordaindu du eta eskulana herritarrek egin dute. Lau hilabetez larunbatero bildu dira eta berriki akabatu dituzte ezinduendako egokituta dagoen komun publikoko lanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun