BRTk argazki lehiaketa antolatu du

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 27a, 06:30

Lohia da argazki lehiaketaren gaia.

Argazkiak info@baztanrt.com helbidera bidali behar dira.

Baztan Rugby Taldeak argazki lehiaketa antolatu du. Argazki lehiaketaren gaia lohia izanen da eta argazkiak info@baztanrt.com helbidera bidali behar dira martxoaren 15a baino lehen. Sari-banaketa martxoaren 23an eginen dute eta irabazleak Baztango produktu sorta bat jasoko du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun