Abenduan auzolana eta Olentzeroren bisita izan dituzte Anizen

Maitane Maritorena 2018ko abe. 26a, 10:41
Olazarko bidea moldatu dute.

Hilaren 22an, larunbatean, bukatu zituzten lanak eta abenduaren 24an, astelehenean, Olentzeroren bisita izan zuten.

Aniztarrak usatuak daude auzolanerat, herria aitzinerat ateratzeko behar-beharrezkoa baitute: herria txukun mantentzeko, xangeriak garbitzeko, larre eta sasiak mozteko, bestak antolatzeko, hondatutako bideak moldatzeko... abendua ere auzolanez betea izan dute herritarrek.

Olazarko bidea hondatua zegonez eta urtero-urtero auzolanak egin behar izaten zirenez, hondarreko batzarrean bidea hormigoiztatzea erabaki zuten. Hori dela eta abenduko hondar astean hiru egunez goiz eta arratsalde aritu dira auzolanean  aniztarrak bi harginen laguntzarekin. Abenduaren 22an merezitako pintterdia izan zuten.

Olentzeroren bisita

Auzolanaz gain, abenduan Olentzeroren bisita ere izaten dute Anizen. 17:00etan hitzordua egin eta panpina soinean baserritarrez beztiturik etxez etxe ibili ziren. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun