'Hartz eta otsoekin lotan' eta 'Expedición al Monte Taillon' dokumentalak Iruritan ikusgai abenduaren 28an

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 25a, 09:00

Gizarte Bilgunean dute hitzordua 20:00etan.

Abenduaren 28an, ortziralean, mendiari buruzko bi dokumental eskainiko dituzte Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. 20:00etan hasiko dira proiekzioak. Lehendabizi Iñaki Atxaren Hartz eta otsoekin lotan lana eskainiko dute, Bilbao Mendi Film Festivaleko film labur irabazlea; eta ondotik, Expedición al Monte Taillon proiekzioaz gozatuko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun