Legatera eta Auzara mendi ateraldiak antolatu ditu Baztango Mendigoizaleak taldeak

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 22a, 11:59

Abenduaren 28an, Iñaki Atxaren ‘Hartz eta otsoekin lotan’ eta Taillon mendira egindako ateraldiaren irudiak ikusgai izanen dira Iruritan

Eguberrietan ia urtero egin ohi duten gisara, Baztango Mendigoizaleak taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu ondoko egunetarako. Igandean, abenduaren 23an Lekaroztik Legatera mendi irteera antolatu dute;abenduaren 30ean, berriz, Erratzutik Auza mendira joanen dira. 

Tartean, bertzelako ekitaldi bat ere antolatu dute, abenduaren 28an, bi proiekzio izanen dira Iruritako Gizarte Bilgunean, 20:00etan. Alde batetik, Iñaki Atxa Aranburuk Finlandian egindako egonaldian grabatutako Hartz eta otsoekin lotan erreportajeaz gozatzeko aukera izanen da, bideo honetatik eratorritako film laburrak, film labur onenaren saria jaso du berriki Bilbao Mendifilm Festival-en; egun berean, baztandar talde batek Taillon mendira (3.144 metro) egindako ateraldiko irudiak ere proiektatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun