Baztanen hondar urteetan eman diren borrokak kontutan hartuta, ZADeko esperientzia ezagutzea interesgarria eta aberasgarria izan daitekeelakoan daude antolatzaileak.
Liburuaren gaineko informazio gehiago
Herri denda abenduaren 21 eta 22an
Bertzalde, abenduaren 21 eta 22an herri-mugimenduko eragileen materialekin herri-denda eginen dute Amezti elkartean: Korrika, Altsasukoak aske!, Askapena, Hazitik hozie, Plazara dantzara, Ernai, Bilgune feminista, Sare, Metaziri, Euskal Herrian euskaraz, Sortu, Aroztegia eta gero, zer?, Arranbela, Harrera elkartea... kolektiboetako materiala eskuratzeko aukera egonen da. Abenduaren 21ean, ortziralarekin, 18:00etatik 21:00etara eta abenduaren 22an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00etara.