Baztango hamabortz herrietatik hamaikak alkateak aukeratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 17a, 10:05
Elizondoko batzarrea igandean. Alazne SansiƱena segituko du alkatea. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Amaiurren eta Erratzun datorren igandean eginen dute batzarrea eta Arizkunen eta Iruritan ez da hautagairik izan

Baztango hamabortz herrietako alkateak aukeratzeko lehen deialdia izan zuten abenduaren 16an. Espero bezala, deialdia ez zuen aparteko erantzunik izan eta 15 herrietatik lautan ez zen alkaterik aukeratu. Datozen asteetan aukeratzeko modua izanen dute.

 

Igandean aukeratutako hamaika alkateen artean, hiru berriak izanen dira. Azpilkuetan Luis Azkarraga izanen da alkate (Andres Azkarragaren ordez), Elbeten Xabier Urreaga (Fermin Almandozen ordez) eta Zigan Idoia Arrieta (Juana Mari Gortariren ordez).

Elizondon Alazne Sansiñena Lertxundik segituko du alkate, Anizen Ainhoa Maritorena Azkaratek; Almandozen Luis Roldanek (16 urte karguan); Gartzainen Fernando Arraztoak (hirugarren agintaldia); Lekarozen Mattari Plazak (bigarren agintaldia); Oronozen Ruth Peñak (bigarren agintaldia); Arraiozen Joxelu Retegik (bigarren agintaldia); Berroetan, Carlos Garaikoetxeak (bigarren agintaldia).

Gainerako lau herrietan, beraz, alkaterik ez dute aukeratu oraindik. Arizkunen eta Iruritan ez zen hautagairik aurkeztu eta gaur egungo alkateek, Asier Lizartza eta Pello Obregozok, ez dute berriz aurkezteko asmorik. Erratzun eta Amaiurren, berriz, datorren igandean eginen dute batzarrea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun