Baztango Haur Txokoa eskainiko dute abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 11a, 07:45
Eguberrietan ere Haur Txokoa izanen dute Baztanen.

Dindaia Fundazioak eta Udalak eskainiko duten zerbitzuan apuntatzeko epea abenduaren 14an akituko da

3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua Haur Txokoa eskainiko dute Baztanen Dindaia Fundazioak eta Udalak abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, 10:00etatik 13:00 arte, Elizondoko Lanbide Eskolan. Taldea osatzeko guttienez 10 lagunek eta gehienez 20k eman beharko dute izena. Izena emateko epea abenduaren 14ra bitarte dago zabalik eta 20 euro ordaindu beharko da. Horretarako 948 580006 telefonora deitu behar da edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbide elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun