Baztango eskuz binakako XXXVII. Pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte abenduaren 9an

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 10a, 15:11
Txarutaren pilota txapelketako txapeldun, txapeldunordeak eta bertze zenbait parte-hartzailea, antolatzaile eta sari-emaileekin. Argazkia: Foto Zaldua

Txarutak antolatuta, partida batzuk Elizondon eta bertzeak Iruritan jokatu zituzten igandean

Txaruta elkarteak antolatutako Baztango 37. Eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu zituzten abenduaren 9an, Elizondon eta Iruritan. Urriak 6an hasi zen txapelketa eta bi hilabetez 285 partida jokatu dituzte. Bitxikeria bezala, aipatu behar da Bartzelonako pilotari batek, Soriako bertze batek, Baños del Rio Tobiako bik eta Laudioko bertze batek ere parte hartu dutela 290 pilotarien artean. Hau da, 145 bikote aritu dira txapelketan, 

 

Iruritan jokatutako finaletan, Umeak B mailan, leitzarren arteko lehian, Aiur Ugartemendia eta Hodei Sagastibeltzak 18-15 irabazi zieten Goiuri Zabaleta eta Ibai Imaz-i.

Kimuak B mailan, Ordiziko Oier Izagirre eta Iñigo Alberdi 18-6 irabazi zieten Errenteriko Aitor Etxeberria eta Goizuetako Xanet Apezetxeari.

Haurrak B mailan, Oiartzungo Haitz Aranburu eta Iker Ubiriak 18-13 irabazi zieten Lazkaoko Unax Aldasoro eta Jokin Askarairi.

Kadete B mailan, Lazkaoko Unai Barandiaran eta Unai Goikoetxeak 18-9 irabazi zieten Bartzelonako Asier Arribas eta Asteasuko Iban Lantzetari.

Elizondon jokatutako finaletan, berriz,  Umeak A mailan, Lazkaoko Oier Altuna eta Jurgi Landak 18-12 irabazi zieten Errenteriko Eñaut Iturain eta Hondarribiko Ekhi Larrari.

Kimuak A mailan, Amaiurko Arkaitz Goienetxe eta Zigako Oier Primek 18-7 irabazi zieten Oiartzungo Manex Olaiz eta Beñat Aburuzari.

Haurrak A mailan, Oiartzungo Oier Zabaleta eta Unax Landak 18-11 irabazi zieten Burlatako Odei Urmeneta eta Haritz Salcedori.

Kadete A mailan, Paz Zigandako Iker Ibarra eta Arai Murillok 18-6 irabazi zieten Hernaniko Jon Jara eta Laudioko Arkaitz Eskuzari.

Gazte mailan, azkenik, Hernaniko Xabi Salaberria eta Narbarteko Gazika Agirrek 22-16 irabazi zieten Lekarozko Oier Ariztegi eta Elizondoko Axier Ballarenari.

Finalen ondotik sari banaketa egin zuten Elizondon. Julen Martija eta Peio Etxeberria pilotariak izan ziren sariak banatzen, baita Iñaki Otxandorena eta Unai Apeztegia pilotari ohiak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun