Biak Bat elkarteko zakurrek Elizondoko Zahar Etxea bisitatu dute

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 10a, 12:38

Animaliak Lagundutako Terapia izan dute abenduaren 4 eta 5ean, ‘”Bisita nazazu, zure irribarrea eman” goiburupean

Biak Bat irabazi asmorik gabeko elkarteak eskaintzen duen Animaliek Lagundutako Terapia arlo fisikoa, emozionala, soziala edota kognitiboa hobetzea helburua duen esku-hartze terapeutikoa da. Joan den urtean bezala, aurten ere Baztango Udalak finantziazioa eman dio, Bisita nazazu, zure irribarrea eman’ programa Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean gauzatzeko. Abenduaren 4an eta 5ean egin zituzten bisita ludikoak, «gure txakurrekin batera momentu eder bat bizitzeko». Zahar Etxeko bizilagunak gustora ibili tiren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun