Lauaxeta Olerki Saria irabazi du Jon Barberena elizondoarrak

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 10a, 12:12
Jon Barberena Bingen Zupiriaren eskutik jaso zuen saria.

‘Neguko gaba’ izenburua eta abiapuntua zuen lana aurkeztu behar zuten parte-hartzaileek

Jon Barberena Ibarra elizondoarrak 2018ko Lauaxeta Olerki Sariketa irabazi du. Neguko gaba izenburua eta abiapuntua zuen lana aurkeztu behar zuten parte-hartzaileek. Jon Kortazarrek, euskal filologian doktore eta euskal literaturako katedradunak, epaimahaia osatu zuen Miren Agur Meabe idazlearekin batera. Sari banaketa azaroaren 30ean egin zen Mungiako udalatxean, eta Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak, saria eta orogarria eman zizkion Joni. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun