'Dublindarrak' helduendako antzerkia abenduaren 9an izanen dute Iruritan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 7a, 11:05
Dublindarrak ('Dubliners'), James Joycen kontakizun sinple baina sakona da.

Ados Teatroa taldearen eskutik igandean 19:00etan Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean 

Ados teatroa taldearen eskutik, Dublindarrak antzezlana ikusgai izanen dute abenduaren 9an, igandean 19:00etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Udalak antolatu du emanaldia, 2019ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan eta sarrera doan izanen da, lekuak bete arte.

 

Dublindarrak  ('Dubliners'), James Joycen kontakizun sinple baina sakona da, bizitzaren suntsikortasuna, gazte garaiko maitasun galduak eta oroimin eta iruzurrak zikindutako bizitza batzuen inguruan.

Jatorrizko kontaketa Dublinen kokatzen da, 1904. urteko Errege egunean. Adin eta sexu desberdineko maila ertain-altuko pertsonaia batzuk Morkan andereñoek bere egoitzan urtero antolatzen duten afarira iristen dira. Morkan andereñoak musika irakasleak dira eta gau-jaiak kutsu musikazalea dauka. Giroa ezinhobea da. Kanpoan elurra dihardu baina barrukaldean etxe-giro goxoa, janari atsegingarria, ohitura onak, lasaitasuna, anaitasuna eta umore ona arnasten dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun