erran.eus

Baztango eskuz binakako XXXVII. Pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte abenduaren 9an

  Kirola  Baztan

Txarutak antolatuta, partida batzuk Elizondon jokatuko dituzte igandean 09:30etik aitzinera eta bertzeak Iruritan 10:00etatik aitzinera

Txaruta elkarteak antolatutako Baztango 37. Eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte abenduaren 9an. Igande goizeko 09:30ean hasiko dira Elizondon partida batzuk eta bertzeak 10:00etan Iruritan.

 

Iruritan jokatutako finaletan, Umeak B mailan, Leitzako Goiuri Zabaleta eta Ibai Imaz, Leitzako Aiur Ugartemendia eta Hodei Sagastibeltzaren kontra ariko dira.

Kimuak B mailan, Ordiziko Oier Izagirre eta Iñigo Alberdi, Errenteriko Aitor Etxeberria eta Goizuetako Xanet Apezetxearen kontra.

Haurrak B mailan, Lazkaoko Unax Aldasoro eta Jokin Askarai, Oiartzungo Haitz Aranburu eta Iker Ubiriaren kontra.

Kadete B mailan, Lazkaoko Unai Barandiaran eta Haritz Goena, Barcelonako Asier Arribas eta Asteasuko Iban Lantzetaren kontra.

Elizondon jokatutako finaletan, berriz,  Umeak A mailan, Lazkaoko Oier Altuna eta Jurdi Landa, Errenteriko Eñaut Iturain eta Hondarribiko Ekhi Larraren kontra ariko dira.

Kimuak A mailan, Oiartzungo Manex Olaiz eta Beñat Aburuza, Amaiurko Arkaitz Goienetxe eta Zigako Oier Prim-en kontra.

Haurrak A mailan, Oiartzungo Oier Zabaleta eta Unax Landa, Burlatako Odei Urmeneta eta Haritz Salcedoren kontra.

Kadete A mailan, Paz Zigandako Iker Ibarra eta Arai Murillo, Hernaniko Jon Jara eta Laudioko Arkaitz Eskuzaren kontra.

Gazte mailan, azkenik, Hernaniko Xabi Salaberria eta Narbarteko Gazika Agirre, Lekarozko Oier Ariztegi eta Elizondoko Axier Ballarenaren kontra ariko dira.

Finalen ondotik sari banaketa eginen dute Elizondon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa