Arizkun Rockeko Eguberrietako zarea abenduaren 9an zozketatuko dute

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 5a, 12:48
Zare ederra zozketatuko dute Arizkun Rock jaialdiaren alde.

Arizkun Rockeko antolatzaileek igandean, abenduaren 9an, Eguberrietako zarea zozketatuko dute. Zozketa-txartelak Arizkungo Dolatxean, estankoan, Etxeberrian, okindegian, Ordokin edo Zubipuntan eros daitezke. 

 

Kaleko Urdangak taldearen DVDa, La Raiz taldearen postala (sinatua), The Guilty Brigade taldearen CDa, Hatortxu Rockera joateko bi sarrera, Non Servium taldearen CDa, Skabidean taldearen diska, Rotten XII taldearena, Indar Gorriko bufanda, Indar Gorriko bandera, Osasuna taldearen sudadera, Indar Gorriko edalontzia, pin instrumentalak, bi botila txanpan, bi botila ardo, zainzuriak, bonboiak, olibak, piperrak, trufak eta atuna biltzen ditu zareak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun