Josune Azpiroz, Biak Bat elkarteko psikologoaren erranetan, «ikerketa anitzetan ikus dezakegu pertsona helduentzako terapia hauek oso onuragarriak direla. Alde batetik, gogo aldartea hobetzen dute eta bakardade sentimendua murrizten dute. Bestetik, beste pertsonekin erlazionatzeko terapia egokiak direla baieztatu dezakegu».