Erratzun bizi den margolariak dioenez, paisaien margolaria da Baztanen eta erretratu-egilea New York-en, baina loreak gustuko dituenez, bodegoiak eta “lore-autoerretratoak” ere margotu ditu erakusketa honetarako.
Erakusketa irailaren 1etik 30erra zabalduko da, astelehenetik larunbatera 19:00etatik 21:00etara eta igande eta besta egunetan 12:00etatik 14:00etara. Horretaz gain, bi igandez, abenduaren 9an eta 16an, bisita gidatua eta solasaldia ere eskainiko ditu Diana Iniesta berak, eguerdiko 12:00etan.