Sormen laborategian izena emateko epea zabalik da Baztanen

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 19a, 06:30
Katubiko Oier Fuentesek eskainiko du ikastaroa

16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta, bideoak sortu eta sare sozialetara igotzen ikasteko eta trebatzeko ikastaroa izanen da 

16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta sormen laborategia antolatu du Baztango Euskara Zerbitzuak, bideoak sortu eta sare sozialetara igotzen ikasteko eta trebatzeko. Katubiko Oier Fuentes izanen da Arizkunenea Kultur Etxean eskainiko den ikastaroaren emailea. Izen-ematea azaroaren 29a baino lehen egin behar da, euskara@baztan.eus helbide elektronikora idatziz edo 948 580006 telefonora deituz.

 

10 euro gostako da izena ematea eta plaza mugatuak izanen dira. Baztanen erroldatutako gazteek lehentasuna izanen dute. Abenduaren 27an eta 28an eta urtarrilaren 3an eta 4an eskainiko dute ikastaroa, 10:00etatik 12:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun