Agote herriaren mila urteko historia biltzen du liburu honek. Pirinioetako bi aldeetako komunitate ttikietan bizi zen herri honen sorrera garbi ez badago ere, mila urte hauetako misterioak azaltzen saiatu dira liburuan. Mila urteko mespretxu eta diskriminazioa bizitu zuten, baina halere, berdintasunaren alde borrokatu zuten. Gure historian leku garrantzitsua hartzea merezi duen herria izan zen. ‘El orgullo de ser agote’ liburuak dokumentazio zehatza aurkezten du, ikuspegi akademinikoa eta emozionala uztartuz.
Aurkezpenekin segitzeko asmoa dute. Azaroaren 16an, irtziralean 19:30ean Artziniegako (Araba) Santxotena Tailer-Museoan eta azaroaren 19an, astelenean 12:00etan Donostiako udal liburutegian.