Larunbat arratsaldean esku-lan tailerra eta mus partidak izanen dituzte elkartean eta afaria eta dantzaldia frontoian
Azaroaren 24an ospatuko dute San Andres eguna Zigan, Zigaurre auzoan dagoen ermitaren omenez. Azken urteetan bezala, arratsaldean haurrentzat esku-lan tailerra eta txokolate beroa izanen da. Mus partidak elkartean 18:00etatik goiti hasiko dira eta ondotik afaria frontoian, gero Salaberrirekin dantzaldia. Frontoia berotzeko berogailua jarriko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.