Solaspoteoa eginen dute larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 13a, 10:44

Solaspoteoa 18:00etan hasiko da

Ekintzetan parte hartzeko 610 920673 telefonora deitu behar da

Solaslaguna egitasmoak urte bukaerako ekintzak antolatu ditu. Heldu den larunbatean, azaroaren 17an, Elizondon bilduko dira solaspoteoa egiteko. 18:00etan dute hitzordua eta ostatuz ostatu ibiliko dira. 20:00etan merienda-afaria eginen dute. 

 

Garraio zerbitzua

Joan-etorria egiteko garraio zerbitzua izanen dute. Berako Toki Ona ikastetxeko aparkalekutik 17:15ean abiatuko dira eta Etxalarren (sarrerako aparkalekuan) eta Donezteben (Bordatxon) eginen du geldialdia, 17:30ean. Bueltakoa, berriz, 22:30ean izanen dute.

Ekitaldi gehiago

Hurrengo ortziralean, azaroaren 23an, mintzodromoa izanen dute. Irungo Mendibil merkatal gunean bilduko dira, 10:00etatik 12:00etara eta abenduaren 8an Durangoko azokara joanen dira, eguna pasatzera. Ekintzotan parte hartu nahi dutenek Solaslagunaren txokora jo, 610 92 06 73 telefonora deitu edo solaslaguna@topagunea.eus helbidera idatzi beharko du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun