Egun berean, 11:00etan Iruñeko Kondestablearen Jauregian dute hitzordua eta asteazkenean ez batera ez bertzera joaterik ez dutenek ortziralean eta astelehenean, Artziniegako (Araba) Santxotena Museoan eta Donostiako liburutegian, hurrenez hurren, gozatu ahal izanen dute. Artziniegan 19:30ean eta Donostian 12:00etan izanen da aurkezpena. Informazio gehiago: www.agote.org edo www.santxotena.org atarian.
Laburpena
Agote herriaren mila urteko historiaren nondik norakoak biltzen ditu lanak; gutxietsita eta baztertuta bizi izan den gizatalde baten borroka, alegia. Agote izatearen «harrotasuna», dokumentazio lan mardulaz lagunduta, eskaintzen da. Agoteak «nor ziren» eta «zer bizi izan zuten» ezagutzeko «lan berritzailea» da; zenbaiten ustez, ondorengo ikerketetarako «bide urratzaile» izanen dena.